2011ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak

2007
2016
2011ko Galesko Biltzar Nazionalerako
hauteskundeak
2011ko maiatzaren 5a
Galesko Biltzar Nazionaleko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea
%42,2
%1,5
Galesko Alderdi Laborista
Carwyn Jones
Barruti bozak 401.677 %42,3 10,1
Eskualde bozak 349.935 %36,9 7,2
Eserlekuak 30 4
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Nick Bourne
Barruti bozak 237.388 %25 2,6
Eskualde bozak 213.773 %22,5 1,1
Eserlekuak 14 2
Plaid Cymru
Ieuan Wyn Jones
Barruti bozak 182.907 %19,3 3,1
Eskualde bozak 169.799 %17,9 3,1
Eserlekuak 11 4
Galesko Liberal Demokratak
Kirsty Williams
Barruti bozak 100.259 %10,6 4,2
Eskualde bozak 76.349 %8 3,7
Eserlekuak 5 1
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Carwyn Jones
Laborista
Carwyn Jones
Laborista

2011ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 5ean izan ziren, eta Galesko Biltzar Nazionalaren IV. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.

Hauteskunde hauetan Alderdi Laboristak, Biltzarreko eta orduko koalizio gobernuko alderdi nagusiak, herritarren sostengu zabalagoa eskuratu zuen, eta Biltzar Nazionaleko eserlekuen erdia bereganatu zituen. Ondorioz, koaliziorik osatu gabe mantendu ahal izan zen gobernuan. Kontserbadoreak oposizioko alderdi nagusia bihurtu ziren, Plaid Cymru garaituz, baina Nick Bourne alderdiaren buruzagiak eserlekua galdu zuen eta Biltzar Nazionaletik kanpo geratu zen. Bestalde, gobernu koalizioko kide txikiak, Plaid Cymruk, boz ugari galdu zituen, eta inoizko emaitzarik kaskarrenak eskuratu zituen, 4 eserleku galduz. Liberal Demokraten boz kopurua ere asko apaldu zen, eta, lehenengoz Biltzarraren sorreratik, eserleku bat galdu zuten.

Hauteskundeetan momentuan Galesen bizi ziren Erresuma Batuko, Irlandako, Commonwealtheko zein Europar Batasuneko 18 urtetik gorako herritarrak bozkatu ahal izan zuten.

Egun ber-berean Eskoziako Legebiltzarrerako eta Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak izan ziren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search